Nafarroako 0tik 3ra urte bitarteko hezkuntzariburuzko azalpena, egoera eta ikuspegiak

NAFARROAKO 0TIK 3RA URTE BITARTEKO HEZKUNTZARI BURUZKO AZALPENA, EGOERA ETA IKUSPEGIAK

 

Nafarroako 0-3 urte bitarteko hezkuntza zikloaren plataforma

 

 

 

 

 

2008ko otsaila

 

 


AURKIBIDEA

 

1.      Sarrera

2.      Hezkuntzari buruzko lege berriaren ikuspegiak

3.      Haur eskola haurren eta helduen hezkuntzarako ingurunea den aldetik

4.      Gutxieneko eskakizunetarako eskubidea

5.      Sektorearen pribatizazioa eta merketze desegokia

6.      0-3 urte bitarteko zikloaren errealitatea Nafarroan

7.      0-3 urte bitarteko hezkuntza zikloaren plataforma

8.      0-6 urte bitarteko hezkuntza zikloaren aldeko plataforma estatala

9.      Eskakizun zehatzak

10.  Bukatzeko

 

 


 

1. SARRERA

Arteak mendeak eman ditu lehen haurtzaroa ulertzeko, eta Errenazimendu garaiera arte, zaintzeko, atsegin hartzeko edo liluratzeko gaia izan da haurra, umetxoa; ez da azaldu, ordea, gizaki burujabe moduan, munduari begiratzeko eta han bizitzeko modu pertsonala edukiko balu bezala, akaso, Leonardok bere lanak egin arte.

Hezkuntzaren psikologia zientzia berria da, eta hezkuntzaren zientziek ez dute kontuan hartu ofizialki zerotik hiru urtera arteko haurra, azken urte-hamarkadetara ailegatu arte. Hori dela eta, historian zehar, asistentzial hutsak ziren 0 eta 4 urte bitarteko haurrak onartzen zituzten zentroak.

Demokraziaren aldia heldu zenean, eta aurreko pedagogia-esperientzia batzuk harturik, sortzen hasi ziren --baita gure erkidegoan ere-- zenbait haur eskola , baztertu nahian Francoren garaiko eskola batzuek zeukaten asistentzia hutsezko izaera.

LOGSE legeak aurrerapena ekarri zuen, kontuan hartu baitzuen Haur Hezkuntzaren (0tik 6ra bitartekoaren) lehenengo tartea; izan ere,  lege horrek lehenbizikoz hartzen du aldi hori hezkuntza sistemaren lehen tartetzat. Eta hezitzaileok, gurasook eta ikertzaileok itxaropenez geundenean, sumatzen genuenean arteak Leonardoren lanetan erakutsi zigun mugarria, hezkuntza administrazioak atzera egin zuen --LOGSE legea (bere ondorio guztiekin) 0-3 urte bitarteko tartean erabat aplikatu baino lehenago, eta egoki ebaluatu gabe--, eta hara non aurkitu dugun, berriz ere, zaintzeko, apaintzeko edo atsegin emateko gai den haurra, LOCEren agerpenarekin, atzerapausu nabarmena emanez.

2006ko martxoan, LOE aprobatu zen, eta hauxe izanen da orain eskolako hezkuntza bizitza markartuko duen legea.

Eta atzera egite horrek galdera hauek ekartzen dizkigu: zer egin haurtxoekin? zertzat hartzen ditugu, herritarrak diren aldetik? Beren bizimodu kulturala duten izakiak direla onartzen badugu, helduok dugu haiek ulertzeko eginkizuna, eta guk eman behar dizkiegu behin eta berriz eskatzen dizkiguten erantzunak. Eskubidea dute hezkuntza duin bat izateko jaiotzen direnetik: ez begiratu, mimatu eta maitatzeko behar soila bakarrik, eta hori kasurik hoberenean.

Horrela, bada, beharren haurtzarotik eskubideen haurtzarora igaro behar dugu, jarduera praktikoetan ere ez ditzagun gutxiets haurrek jaiotzatik hasita dauzkaten baliabide eta ahalmenak. Ideia horrek berekin ekartzen du kalitatearen etika haurrentzako zerbitzuetan. Egoki da orain hona ekartzea Peter Moss-en hitzak (irakasle katedraduna da Lehen Haurtzarorako Laguntza arloan, Londreseko Hezkuntza Unibertsitateko Institutuan, eta koordinatzaile-ohia Europako Batzordearen Haurtzaroari Laguntzeko Sarean): gobernuek gehiago begiratzen diote garbigarrien kalitateari, eskoletako kalitateari baino.

Esan eta berriz esaten dugu gizakia, jaiotzen denetik, eskubidea daukala hezkuntza izateko, benetako kalitatea duen hezkuntza izateko. Kalitate hitza ez da esanahi ziurrekoa eta nahastu egin gaitezke; izan ere, --horretarako kontrola izan gabe-- berdin aipa dezakegu horrekin haurtzaindegi zerbitzu kaltegarria, edo hezkuntza zerbitzu ona.

Hezkuntzaren interesa eta eskubidea behin ere ez da haurtxoak "gordetzea". Haurtxoak heztea da, eta dauzkaten gaitasunen araberako hezkuntza mota ematea, gaitasun horiek asko dira eta. Munduan zehar egindako ikerketetan, eta, zehatzean, erkidego honetan, horrela daukagu egiaztatuta.

Haurrak hezteko, ulertu egin behar dugu nolakoa den beren kultura berezia, nola egiten dioten aurre munduari, ez baitizkiegu erronkak jarri behar kanpotik, arrotz egiten zaizkien esparruetatik. Ez dezagun ahaz joan den mendeko lehenengo laurdena iritsi arte, umetxo txikiak hilabeteak ematen zituela gorputza lotuta, gutxi mugitzeko, ez "gaizki eratzeko". Gizaldiak eman ditugu ulertzeko gorputza egoki garatzen dela, geldi-geldirik edukitzeko beharrik gabe.

 

Ulertzeko eta hezteko denbora eta dirua behar dira. Zaintzea, adimenari lotailuak jartzea, merkeagoa da, baina ez du kalitaterik eskaintzen. Ez du modurik ematen ere gizakiaren gaitasun funtsezkoak garatzeko.


2. HEZKUNTZARI BURUZKO LEGE BERRIAREN IKUSPEGIAK

 

2.1. Sarrera

Ulertzen badugu haur hezkuntza ikusteko modu ezberdinak ikuspegi ezberdinen, eta batzuetan kontraesanekoen, ondorio direla gehienetan, ezin dugu ahaztu azkeneko hamarkadetan gizartean eta kulturan izandako aldaketek, eta giza eta gizarte zientzietako ikerketek zabaldu egin dituztela  haurtzaroari buruzko ideia jakin batzuk gure gizartean, bizitzako aurreneko urteak ulertu eta zaintzeko modua aldatu dutenak, alegia:

-Haurraren eskubideen aldeko Konbentzioak dio benetako herritar izateko, helduek herritartzat hartu behar dituztela haurrak bizitzako lehenengo egunetik hasita.

-Ulertzea bizitzan zehar izaten den prozesu jarraigabea dela hezkuntza. Hezkuntzak, (edo) eskolak, UNESCOren Nazioarteko Batzordeak dioen bezala, lau oinarrizko printzipio dauzka: ezagutzen ikastea, egiten ikastea, izaten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea.

-Bizitzaren lehen urteek berebiziko garrantzia eta ondorioak dituzte, pertsonaren geroko garapenari begira.

-Biologiari, gizarteari eta afektuei dagozkien alderdien arteko elkarreragin konplexutzat hartzen da hazkuntza, haurrak eginkizun aktiboa izanik bere garapenean. Horretan helduak ezinbesteko eginkizuna dauka maitasunezko eta afektu-segurtasunezko giroa sortzeko, ezagutzen hasteko oinarria den aldetik. Heldua, halatan, umearen eta munduaren arteko bitartekari bihurtzen da.

Horregatik guztiagatik haurra beste modu batean ikusi behar dugu, ez pertsona proiektua balitz bezala; alegia, prestatu, irakatsi, moldatu, eta bete beharreko norbait, eta, azken buruan, dena ikasi behar duen norbait balitz bezala. Haurtzaroa ez da gizakiaren helburua, bizitzaren une bat baizik ez da pertsona eratzeko prozesuan, baina bai, hargatik, berez garrantzia duen aldi bat, ez bakarrik gero etorriko denarengatik; izan ere, bizitasunez aprobetxatu eta bizi behar baita aldi hori.

 

  Eskolaren zeregina ere zalantzan jartzen hasi dira. Ez da dagoeneko ikasketak eta ezagutzak emateko tokia, baizik eta txikienen gaitasunei laguntzeko eta horiek garatzeko tokia. Gaur ezagutzen dugun gizartearen ezberdina izango den batean biziko diren haurrekin gabiltza lanean. Gizartearen konpromisotzat hartu behar dugu hezkuntza, herritar guztien ongizatea bermatu nahi badugu.

2.2. LOGSE

LOGSE legeak kontzeptu aurrerapena ekarri zion Haur Hezkuntzari (0-6 urte bitartekoari), lege horrek --lehenbizikoz-- hartu baitzuen aldi hori hezkuntza sistemaren lehen tartetzat. Gure ustez, ordea, ez zuen erabakitzeko ahalmenik izan, ez eta diruari buruzko aurreikuspen egokia ere, benetako bihurtzeko paperean idatzita gelditu zena. Bestalde, batez ere, gutxieneko eskakizunak aplikatzeko denbora hain luzea izanik (behin eta berriz luzatu baitzuten), askotan ikastetxeak ez zitzaizkion egokitu legeari, eta ugaritu egin ziren berpiztutako eredu asistentzialak, begirunerik ez zutenak ez legearekin berarekin, ez, batez ere, haurren eskubideekin.

2.3. LOCE

LOGSE aplikatzeko eta egoki ebaluatzeko denborarik gabe, LOCE legea sortu zen, eta Haur Hezkuntza osoa identifikatzen zuen filosofia hautsi zuen; alegia, jaiotzen direnetik, haurrek eskubidea izan behar dutela hezkuntza duina jasotzeko.

2.4. LOE

LOEren agerpena (2006ko maiatzaren 4an, “BOE” argitaratua) gauzak bere lekuan uzten ditu, baina ez guztiz ordea, planteamentu kontserbatzaileei egindako kontsesio esker.

Egia da haur Hezkuntzako 0-6 etapa bakarra berreskuratzen duela -12. artikuluaren bidez- printzipio orokor berberak ezartzen zaizkio etapa osoari, nahiz eta legea ez den ausart mantentzen, eta berriro ere etapa erdibitzen duen –LOGSEk zuen akatsa errepikatuz- bi ziklo desberdinetan.

Halere, LOGSE ikusitako arriskuak LOEk berak azaleratzen dizkigu batetik, aurrekoak planteatzen zituen egoera okertuz bestetik. Ikus dezagun:

-                            Haur Hezkuntzako lehen zikloaren erregulazioari dagokionez  Ministeritzak ez ditu gutxieneko baldintzak ezartzen, Erdike desberdinei eman beharreko autonomia dela eta. 14.7 artikuluak aipatzen duen arrisku hau, atzera pausu izugarria da haurren eskubideen eskaeran.

-                            LOGSEk, lehen zikloa bere osotasunean ematera behartzen zuen. Honek ilegalizatu egiten zituen 2 urtekoen gelak (edota urte batekoak) –gure erkidegoan bazirelarik- Haur hezkuntzaren etorkizuna iluntzen duelarik. Zoritxarrez, lege berriaren 15.4 artikuluak zera adierazten du: “…haur hezkuntzako lehen zikloa eskaini ahal izanen da ziklo osoa edota zikloaren zatia jasotzen duen zentroetan”. Zikloa zatitzeko aukera hau oso arriskutsua da, posibilitatzen baitu 2-16 edota 1-16 zentroak izateko aukera. Zentro beteegiak, handiegiak, haurren eskubideekin batere maitagarri. Honez gain, zentro pribatuek matrikulen merkatuarekin[1] bat egiteko aukera irekitzen du.

Asko dira jadanik gure erkidegoan irekitako 2 urteko gelak  -bereziki zentro pribatuetan-. Badira ere urte batekoak. Orain legedi estatal eta autonomoari esker legitimaturik geratzen direlarik. Eta gure ustetan, atzera pausu izugarria da haur hezkuntzaren identitatea behar bezala hartzeko garaian.

-                            Eskola pribatuek, beldurra politika eginez, modu faltsuan saltzen ari dira beraien eskoletan ez badituzte matrikulatzen bi urteko haurrak, ondoren 3 urteko geletan lekurik ez dutela  izanen. Publikoki jakinarazi behar da afirmazio honen ilegalitatea. Eskola orok, publiko zein pribatu, derrigortua daude 3 urtekoen  geletan sartzeko baremoa egitera. Izan zitekeen, 2 urtekoen gelan egondako haur bat, hurrengo ikasturtean 3 urteko gelatik at geratzea. Eta halaxe aitortzen du Nafar Gobernuko Hezkuntza Sailak.

Errealitate hau ez bada segituan gelarazten (gure proposamena, gela hauek oraintxe ixtea litzateke), ez bada egoki erregulatzen, epe motz eta ertainera, aurrikuspena oso iluna lizateke. Matrikula ziurtatzeagatik gela hauek aurrera eginen dute –zentro publiko eta pribatuetan- 2 urteko haur guztiak –eta ziuraski ondoren urte batekoak ere- gaizki eskolarizatuak egonen dira, hauek Haur hezkuntzako bigarren ziklo eta Lehen hezkuntzako gehigarri txiroak izanik. Bi aurretiko badira. Lehena eskolarizatzea; orain urte batzuk eta arrazoi berberengatik, 3 urteko haur guztien matrikulatzea zentro horietan. Bigarrena, errealitate hau jadanik badela beste erkidegoetan: Euskadin, Baleareetan edota Katalonian.

Bitartean, jakin beharra dago 2 urtekoen gelak ez direla gaurko kontua. 2 urteko haur asko eskolarizatuak izan dira eskola publikoetan, aurretik azaldutakoarekin eredu koherenteagoetan. Errealitate hau ezin da ahantzi eta bere neurrian baloratu behar da. Badira Iruñean eta Nafarroako bertze herri batzuetan experientzia handiko profesionalek eginiko kalitateko hainbat esperientzia, kontutan hartu beharrekoak. Esperientzia hauek neurria ematen dute (banaketa sozial, funtzional, hezitzailerik gabe) haur hezkuntzako lehen ziklorako, eta bigarrenerako ere nahiko genuke!

Arazoa beraz serioa da eta eztabaida politiko, sindikal eta sozial  egokia eskatzen du, lehenetsiz pentsatzea erabakiak hartu aurretik.

Haur hezkutza eta Lehen hezkuntzako makrozentroen 2 urteko gelak aurreratze arduragabea  eta imaginazio gutxiko konponbideak dira, lotura handia izanik gure gizartean haurren eskubideek duten prestigio eskasarekin.

Beharrezkoa da haurrak eskolarizatzeko konponbideak aurkitzea, baina egoera egokietan, kalitatezko instituzioetan, ez eskola erraldoi baten eranskin gisa, non Haur hezkuntzaren identitatea ez den existitzen. Egoki ikusten dugun aukera, Haur eskola hauek atxikita egotea Haur hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen hezkuntzako eskolei. Konponbide honek lortuko luke 0-3 zentro txiki hauen identitatea errespetatzea eta nerri handi batean matrikulak lortzeko borroka ekiditea.

Europan eginiko hainbat esperientziei esker badakigu eskola txiki eta etxekoeitan haurrek zenbat irabazten duten. Bertan partaidetza aukera izan dadin jendearen demokrazia izateko, sartu gabe zentro handiek duten egoeretan, non anonimatasuna eta bereizgabetasuna bultzatzen diren.

Gaur egungo Haur hezkuntzako 2. zikloko eta Lehen hezkuntzako zentruetako 2 urteko gelak –publiko zein pribatukoak-  edozein haurrentzat egoera desegokia suposatzen dute, eta baita ere familien errealitate sozial eta laboralerako (benetazkoa edo potentziala). Antolakuntza espazial eta denborazkoa desegokiak dira gurasoen eskubideentzat, eta eskola egitura akademikoa da, non bereizten diren funtzio eta jarduerak, haurrentzat desegokia den lehen hezkuntzako eredua jarraituz. Gainera, instrukzioa aurreratu eta azeleratu nahi izaten du, ustez, nagusiek antolaturiko programaren  edukiekin, haurrak hobeto haziko direlakoan. Hau arazo konplexuago baten sinplifikazio murritza besterik ez delarik.

Halako arazoa ezin da murriztu publiko-pribatu arteko elkarlehiara. Beharrezkoa da, guztien gainetik, itxuroso eta adeitsu izatea haurrekin.

2 urteko geletan ematen den instrukzioaren aurreratzea konponbide aberrantea da haurrentzat, erakutsiz berriro ere nola pertsona helduak manipulatzen duen haurtzaroa ahalguztidunen moduan.

Ikus ahal izan dugunez, 2 urtekoen arazoa arrazoi arinez betea dago, merkantilismoz mozorraturik, irakasle korporatibo interesez, eskola eraldatu nahi ez dutenak, baizik eta errepikatu eta handitu dauden arazoak.

-                            Gainera, 15.4[2] artikulu honek berberak zera baieztatzen du:

“Aipaturiko ziklo honetan, gutxienez urte bete osorik eskeintzen duen eskolak, bere hezkuntza proiektuan erantsi beharko du 14. artikuluaren 2. atalean esaten den proposamen pedagogikoa (“El carácter educativo de uno y otro ciclo será recogido por los centros educativos en una propuesta educativa”) eta pertsonal kualifikatuarekin kontatu beharko dute…”.

Plataformatik ezin dugu onartu inolaz ere puntu hau. Ziuraski, Konstituzioan bertan 27. artikuluan aipatzen den Hezkuntzarako eskubidearen espirituaren kontra egonen da.

Artikulu hau bereziki maltzurra da bere anbiguetateagatik: “Ziklo honetan gutxienez urte bete osorik eskeintzen duen eskolak” modu desberdinetan ulertu daiteke irakurketa desberdinetatik; izan daiteke zentroak ateak zabalik duen debora, zein haurrak eskolan eman dezaketen denbora. Urte bete osorik esatean, ez dakigu urte naturalaz ari garen edota urte eskolarrera.

Baita ere okerra da sare bikoitza sortzen duelako: hezitzaileak eta hezitzaileak ez direnak. Izaera hezitzailea ez da proposamen pedagogikoa izatearekin soilik ziurtatzen, behar bezala formatuak eta titulazio egokia duten profesionalak izatea beharrezkoa da (hau da, hasierako formakuntzaren ezagutza eta formakuntza jarraitua eta iraunkorra egiteko betebeharra dutenak), eta baita ere ikastegietako betebehar fisiko eta ratio egokiak izatea.

Gobernuak ezaugarri horiek kontuan izan beharko lituzke, eta Europako Batzordearen Haurtzaroko Arretaren Sareak haurren zerbitzutako kalitate helburuen bitartez ezartzen dituen gomendioak jarraituz, ikastegi guztietarako gutxiengoen Erreal Dekretua landu beharko luke, LOE[3] beraren 14.7 artikuluan babestuz uko egin beharrean. Hala eta guztiz ere, LOEren 14.2 artikuluak dioen arabera, proposamen pedagogikoa ezinbestekoa da ziklo baten izaera hezitzailea kontuan hartzeko. 15.4 artikuluarekin berriz, Haur Hezkuntzako 1.go zikloko ikastetxe batzuk legeztatuak izan daitezke bai proposamen pedagogiko dutenak bai proposamen pedagogikorik gabekoak ere.

Gainera, artikulu hau gaiztoa da urte osoa baino gutxiago eskaintzen duten 1go zikloko ikastetxeei proposamen pedagogikoa egiteaz salbuestean, hezitzaile izaerarik gabeko ikastetxe asistentzialak ahalbideratu eta legeztatzen bai ditu (Nahikoa da adibidez, 11 hilabete eta 28 egunetako zerbitzua eskaintzea). Ikastetxe horiek ez dute LOE eta LODEk hainbatetan hitz egiten duten haurren hezkuntza eskubidea errespetatzen. Gaiztoa da eta bereizkeria aparta ezartzen duelako Haur Hezkuntzako lehen eta Bigarren Zikloaren artean (Beste hezkuntza mailakoekin bezala). Haur Hezkuntzako lehen zikloko Ikastetxeei bakarrik eragiten dien salbuespena da. Horrela, beste behin ere, etapa bateko batasun borondatea apurtzen da, LOEren 12.  artikuluan borondate honez soilik (baino ez ekintzekin) ezarrita zegoena. Beste behin ere, Haurtzaroaren eskubideak, ziklo honetan lan egiten dugun profesionalei eta lehenengo ziklo honetan dauden aparteko esperientzi hezitzaileei traizio egiten die.

Gaiztoa da, erabat surrealista diren egoerak legeztatzen dituelako, adibide moduan, batzuk bakarrik (artikulu honetako idazkiaren anbiguotasun propioarengatik ireki diren interpretazio ezberdinen arabera):

  • Izan daitezke Haur Hezkuntzako 1go zikloko 0-2 urtetako ikastetxeak proposamen pedagogikoa dutenak eta urte oso bat baino gehiago eskintzen dutenek, baina izan daiteke batia ere eta legala izan, 2-3 urteko haurrentzako ea 11 hilabete eskaintzen duten ikastetxeak proposamen pedagogikorik izatea behartua egon gabe. Hori barneratu ezinezko inkoherentzia da.
  • Legala izan daiteke 1go zikloko ikastetxe bat, urtearen 11 hilabete irekitzen duena eta beste hilabetea itxi egiten duena, izen batekin erregistratuz eta hurrengo urtean beste izen batekin erregistratuz beste 11 hilabete irekiz eta horrela jarraituz infinito arte. Kasu honetan ere ez dago  izaera hezitzailea ziurtatzen duen proposamen pedagogikoa eramatera beharturik, LOEren espirituarekin eta Espainiako Konstituzioaren 27. artikuluarekin inkoherentzia erakutsiz.
  • Legalizatuak izan daitezke -jadanik dauden bezala- 3 urte baino gutxiago duten haurren asistentzialak diren txiringitoak (proposamen pedagogikorik gabekoak eta ezaugarri fisikoen ikuskaritza hezitzailerik gabekoak) eta bere irekiera moduak, funtzionamendua, egutegiak... kontrolatu gabe dituztenak. Artikulu honek, batzuk gure jendartetik erauzi nahi dugun minbizi honi zilegitasuna ematen dio: 3 urte baino gutxiago dutenen ikastetxe ezduinen  oihan kontrolagaitza.

Azken finean, artikulu honek flexibilitatea eta hiru urtetik beherako haurrendako ikastetxe edo zerbitzu eredu ezberdinak nahasten ditu eta LOE beraren bederatzigarren Bitarteko Xedapenarekin (gero hitz eginen duguna) kontraesanetan sartzen da.

  • Lege honen beste puntu beroa profesionalen[4] ingurukoa da. 2. ziklorako “Haur hezkuntzako irakasle titulodunak, edo parekoak” izatea eskatzen da. Hauek laguntza izan ahalko dute beste espezilitateko irakasleengatik egoerak eskazten duenean. (92.2 art.). Ez da batere kontsekuentea etapa honek duen izaera bakarra eta hezitzailearekin “beste pertsonala behar bezalako titulazioarekin adin horretako haurrak atenditzeko” (92.1 art.). Lehenagoko “jardín de infancia” tekniko eta Haur hezkuntzako goi mailako teknikoei, gehitzen joan zaizkio geroz eta eskasagoak direnak, jadanik ezin zaiela profesionalak deitu, baizik eta pertsonala soilik. Hau guztia elkar lotzen badugu legeak aipatzen duenarekin, non proposamen pedagogikoa maisu-maistra batek gainbegiratu behar duen, eta ez benetan gelara eraman behar duenak, badugu mahai gainera zentzugabekeri aparta.

Nola da posible sortu eta gainbegiratu ezin duen pertsona kualifikatua bezala ikustea, pertsona honek bere dignitate, ardura eta autonomia galdu gabe profesional gisa? Zergatik ez da aipatzen pertsonal hau beste artikulu edota legearen disposizioetan, eta ordez funtzionario edo kontratatu gisa agertu daitezke hezitzaile moduan? Bestalde, soilik lehen zikloarekin egon badaitezke eta ez bigarrenarekin, ez da aurrez uste izan bakarrik aproposak direla esku-hartze atentziala egiteko? Onargarria izanen al litzateke beste ziklo edo etaparen batetan?

Jarraitzen dute erantzunik gabeko galderak izaten momentuz, eta azaleratzen dute atentzial eta hezitzaile arloak bereiztuak daudela legearen proposamen berberetik. Gainera, ziurtasun maila altu bat dago erkidego desberdinek egiten duten legearen garapenean zatiketa hori handituz joanen dela.

Profesionalei dagokienez, ez goaz Gorputz Bakarraren hezitzailen bidean, gaur egungo hezitzaileen habilitazioa bultzatuz, ordez geroz eta gehiago urruntzen gara bide horretatik.

 

  • Azkenik, aurreratu dugun lez, azpimarratu nahi dugu LOEk, bere 9. xedapen iragankorrean, textualki halaxe diola: “3 urte azpiko haurrak atenditzen diruzten zentroak eta Lege honen sarreran Haur hezkuntzako zentroa bezala baimendua ez dagoena, edo aurre-eskola gisa daudenak, izanen dute denbora egokitzeko gutxieneko betebeharretara Gobernuak ezartzen duen epean, aurretik Erkidegoekin kontsultatuta”.

Xedapen hau oso garrantzitsua dela iruditzen zaigu, zeren eta legalki, ezin da izan beste zentrorik ez dena Haur hezkuntzakoa, eta honek ilegal bihurtzen ditu gutxieneko baldintzak betetzen ez dituzten hainbat eta hainbat zentro.

 

 

2.5. Foru dekretua

Nafarroako Erkidegoan Haur Hezkuntzako 1. zikloa arautzen duena eta hori ematen duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta ziklo horren hezkuntza edukiak ezartzen  dituen  martxoaren 26ko Foru Dekretua  28/2007 2007ko maiatzaren 4ean  NAOn argitaratu zen.

Arautu gabeko sektore hau erregulatzeko edozein saiakera laudagarria deritzogu eta eskertu nahi dugu Nafar Gobernuak egindako ahalegina. Baina emandako urratsa ez dela nahikorik pentsatzen dugu 

Aspaldidanik gizarte sektore ezberdinak ( langileak, familiak, mugimendu kulturalak, etab ), instituzio eta zerbitzu mota asko (haur eskolak, haurtzaindegiak , etxe lagunak...), batzuk Administrazio Publikoaren kontrolik gabe,    biltzen dituen ziklo hezitzaile honen arautegia itxaron ari ginen. Kontrol ezak eragina baitu  instalazioetan , langileen titulazioan, haurren ratioan, ordezkapen plangintzan eta hezkuntza proiektoaren egiaztapenean.,

Nafarroako 0-3 ziklo hezitzailearen aldeko plataforma osatzen dugunok , funtsean, 2 gauza espero genuen.  Alde batetik, Hezkuntz Departamentuak hiru  urte baino gutxiago duten haurrak eskolatzen dituzten ikastetxe guztiak bete beharreko baldintza minimoak arautzea, eta beste aldetik, baldintza horiek duinak izatea  haurtzaroan gara daitezkeen ahalmenak ziurtatzeko. 

Dekretuak ez du betetzen ez bata ez bestea. Ondorengo puntuetan aztertuko dugu zer esaten duen.

 

 2.5.1. Arautzea ez da haur guztientzat

Egia da  Dekretua oso ongi hasten dela. Hitzez hitz horrela esaten du:

Azken aldian izan diren eradalketa teknologiko , ekonomiko eta social sakonek eta zientzia eta ezagutzaren ekarpenek aldaketa handiak sortu dituzte haurtzoari buruzko ikuspegian eta haurrek gaur egungo gizarteetan duten balioaren inguruan.Haurrak garrantzitsuak eta baliotsuak dira, azaleratzen ari dira errealitate gisa eta gure etorkizuna osatuko duten geroko herritar gisa ez ezik, baita ezaugarri eta nortasun propio izanen dute eta bizimodu eta baldintza zehatzak izanen dituzten herritarren talde gisa ere Haurtzaroan, gainera, ikasteko gaitasuna dago,eta gizaki garapenerako erabakigarrienak diren eboluzio aurrerapenak izaten dira aro horretan. Egoera hori kontuan hartu behar da haur txikienei begira egiten diren hezkuntza politikak modu koherentean planifikatzeko (…) Nafarroako Gobernuak argi du haurtzaroak gaur egungo gizartean duen balioa, hezkuntzak bizitzaren lehen urteetatik hasita zer garantiza  duen nortasunaren eraikuntzan eta pertsonaren gaitasunen garapenean,bai eta kulturareneta horren euskarri diren balioen transmisioa eta berrikuntzan ere; horregatik , Foru Dekretu honen bidez.....

Esaldi hauek irakurri ondoren  ederregiak espero genituen. Azkenean, Administrazio Publikoak haurtzaroaren aberastasunaz oroitzen zen . Eta uste genuen,  Nafarroako Gobernuak ,koherenteki, sektorea arautuko lukela zerbitzu guztiei bete beharreko baldintza  berberak eskatzen .  

Baina Dekretuak Nafarroako ikastetxe batzuk arautzera besterik ez da ausartzen: Haur Hezkuntzako Lehen ziklokoak deitzen dituenak.

13. artikuluan  irakur dezakegu:

1.Haur Hezkuntzako lehen zikloko  ikastetxeak dira 0 urtetatik 3 urte bitarteko haurrentzat hezkuntzako zerbitzu erregular bat ematen dutena, hau da, zerbitzu jarraitu eta sistematikoa, Foru Dekretu honetan ezarritako baldintza eta betebeharrei jarraikiz.

2.Foru Deketu honen aplikazio esparrutik kanpo daude 0 urtetatik 3 urtera bitarteko haurrentzat  diren eta Foru Dekretu honetan ezarritako  betebehar eta baldintzak betetzen ez dituzten aisia, arreta edo zaintzako zerbitzu edo establezimenduak. Erakunde publiko eskudunen ezartzen dutenaren araberan arituko dira establezimendu horiek.

Gainera, artikulu hau lege kontrakoa dela uste dugu ,aipatutako LOEren bederatzigarren aldi baterako xedapena errespetatzen ez baitu. Xedapen hori hasten da argi eta garbi esaten: Hiru urte baino gutxiago dituzten haurrentzako ikastetxeak ... Ez du bereizten establezimendu hezitzaile eta ez hezitzaileen artean , Foru Debretoak egiten duen bezala.

Foru Dekretu honen aurkako helegitearen aurkezpena bultzatu dugu, Lege Organiko eta gizakien oinarrizko eskubide bat, kasu honetan heziketarako eskubidea,  erasotzen baitu.[5] 

Aipatutako artikulua zuzentzen ez bada, egoera larria  izango da. Horrek esan nahi du  badaudela eta jarraituko dira izaten  kontrolik gabeko   hezitzaile izateko intenziorik ez duten establezimendu batzuk (haurtzeindegiak, ludohaurtzeindegiak, etxe lagunak edo beste beste izenekoak). Badakigu, historikoki, ez dela izan inolako erakunde publiko eskudunik (horregatik eskudun gabekoak izango dira) ezartzeko zerbait haurrentzako  aisia , arreta edota zaitzako deituriko zerbitzu edo establezimendu horietaz.

Horrek esan nahi du Foru Dekretuak bi taldetan banatzen ditu  hiru urte baino gazteago diren hiritarrak : batzuk heziketarako eskubidea dutenak eta beste batzuk ez . Haur batzuei babespen administrativo  eta duintasun hezitzailerik gabe uzten dizkie.

Dekretu honek, desegokiro, heziketa, arreta eta zaintza bereizten ditu. Horrek esan nahi du  haur batzuk jasoko dute heziketa eta beste batzuk zaintza. Ze zorte txarra batzuentzat!. Bigarren taldekoek ezingo dute bere ahalmenak garatu ikasteko gaitasuna eta gizakien garapenerako erabakigarrienak diren eboluzio aurrerapen izaten diren aro horretan.

Haurrak garrantzitsuak baldin badira gizarte honetan, ezin dugu onartu Nafar Gobernuak hiru urte baino gazteago diren hiritar batzuen heziketaz ez arduratzea .

Ezin dugu ahaztu, errepikatzen dugu: gizakiak jaiotzen direnetik badute heziketarako eskubidea: Gizaki guztientzat oinarrizko eskubidea da

Era berean, sektore horretan Administrazio Publikoak zuen kontrol eta arautegi ezagatik planteiatu zitzaizkion kexen aurrean , Nafarroako Herritak Defendatzaileak 2007ko urtarrilaren 31an bidalitako txostenean erantzuten du gai honi buruz. Txosten honetan aholkatzen du establezimendu guztiei eskatu behar zaie gutxiengo betebeharrak ziurtatzeko kalitatzezko arreta hezitzaile. 

Zehazki esaten du:

Heziketaren helburua nortasunaren garapen osoa da. Ez dago motiborik justifikatzeko heziketarako eskubide osoa izateko adinaren muga ezartzea  eta muga honen azpitik eskubidearen errekonozimendua lausotzea(...)

Testuinguru honetan, gaur egungo ikuskeraren araberan,  gaindituta dago haurtzaroari buruzko  irudia beharren arreta behar duen aroa bezala , aldiz , ulertu behar dugu haurtzaroan badaude eskubide batzuk ziurtatu eta errespetatu behar direnak  (…)

Eskaera guztiei aurre ez egiteko derrigortasun ezaren argudioak erabiltzen dira. Derrigortasun eza  ,noski,  gurasoen borontatean  ulertu behar da  baina ez administrazioaren eskeintza nahikoaren eza (…) Ziklo honen borontatezkoa izatea eskolatzeko posibilitatea gurasoen eskuetan uztea esan nahi du ,baina administrazioak plaza nahiko eskeini behar du  eta establezimendu guztietan zikloko izaera hezitzaile ziurtatzeko baldintza minimoak eskatu behar ditu.[6]

 

2006ko urtarrilean Dekretuak ez zegoen onarturik . Behin testua onartuta, Nafar Gobernuak aukera historiko bat  galdu du Herriaren Defendatzaileak azpimarratzen eta guk eskatzen jarraitzen ditugun eskubideak  oroitzeko eta praktikan jartzeko. Espero dugu auzitegiek behartuko diote egoera injustu hau  zuzentzera .

Nafarroako Gobernuak, egoera hau gainditzeko ziuraski,  Akordio bat egiten du, 2007ko urriaren 15ekoa, bere Dekretuaren 13.2 artikuluan azaltzen duena. Textualki hauxe dio.

“… aipaturiko Haur hezkuntzarako Lege Organikoan agertzen diren bi betebeharrak, bere 15.4 artikuluan, proposamen pedagokioa izan eta pertsonal kualifikatua izan, ulertu behar da eskatzekoa dela 13. artikulutik kanpo geratzen ez diren zentro guztiei, ulertuz kanpo geratzen direla, soilik beren hezkuntza eskaintza urte betekoa ez bada ziklo honetan”. Modu honetan, Nafarroako Gobernua, Hezkuntza Ministerioko anbiguitate eta perbertsio berberean sartzen da, biok, haur guztiek hezkuntzarako duten eskubidea trizionatuz.

2.5.2. Kalitaterik gabeko hezkuntza

Haur Hezkuntza ikastetxeetarako Dekretuak exijitzen dituen baldintzak aztertu ditugu (II, III, IV ataletan seinalaturik agertzen direnak): baldintza fisikoak, langileen titulazioaren eta ikastetxeen parte hartze eta autonomiaren ingurukoak. Hortaz, uste dugu baldintza horiek guztiak ez direla ikastetxeen hezkuntza kalitate egoki bat bermatzeko nahikoak. Plataformatik, lehenengo urteetako hezkuntzan aitzindariak diren esperientzietatik eta europar batzordeko haurtzaroaren arreta sareak, bere haur zerbitzu kalitateen helburuen bidez ezartzen dituen gomendioetatik abiatuta, hiru urtetik beherako haurrak modu erregular batean hartzen dituzten ikastetxe guztietarako eskakizun zehatzak planteatzen ditugu. Irizpide hauek, gure ustez, kalitatezko hezkuntza izateko laguntzen duten elementuak dira.

Dekretuaren proiektuan planteatzen diren zenbait irizpide garrantzitsuekin bat gatozela esan behar dugu, baina badaude garrantzitsuak diren beste batzuk dokumentu horretan bertan alde batera uzten direnak, edota bere antolatzeko moduarekin ados ez gaudenak (Dekretuan planteatzen diren irizpideak eta guk geuk gure informean exijentzia zehatzak bezala planteatzen ditugunak ikus eta konpara daitezke).

Berehalako beharrak asetzean oinarritutako haurtzaroaren ikuspegitik, edo etorkizuneko perspektibak egitetik, hezkuntza-eskubideak dituen haurtzaro erreal eta garaikide batetara igarotzea beharrezkoa da. Eguneroko heziketa esku-hartzeak eramaten gaitu haurrek jaiotzetik dituzten baliabide eta gaitasunak baloratzera. Ideia honek haurtzaroari bideratutako zerbitzuen kalitate etikara garamatza. Zentzu honetan, garrantzia ez dago eskolatzean (nahi duten familia guztiek 0 eta 3 urte bitarteko kalitatezko plaza publiko bat izatea gure desioa bada ere) baizik eta eskolatzeko moduan (haurrak ezin ditugu ehuneko edo zenbaki huts balira bezala hartu). Horretarako, beharrezkoa da ahalik eta azkarren haur hezkuntza lehen zikloko haurrak eskolatuak dauden moduaren datuak ziurtasun eta gardentasunez ezagutzea eta eragozten digun gaur egungo kaosa saihestea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

3. HAUR ESKOLA HAURREN ETA HELDUEN HEZKUNTZARAKO INGURUNEA DEN ALDETIK

Aurretik esandako guztiarengatik, haurrek eskubidea dute gizarteak eman diezazkien familiak eta kaleak ematen ez dizkieten beste heziketa ingurune batzuk edukitzeko. Ingurune hezitzaileak izateko eskubidea daukate, ez biltzeko tokiak. Gizartea barnean hartzen duen hezkuntza behar dute, beren identitate sortu berriak garatuko dituena, beti ere, beren kulturak berak emandako erronkak aurrean dituztela, eta ez kanpotik ezarritakoak, eta horretarako jakin behar da haurra nor den, ez bakarrik pentsatu zer egin harekin, hain txikia den izakiarekin, unibertsitateko ikasle batek baino hezkuntza garestiagoa –administrazio politikaren esanetan— duen horrekin.

Malaguzzi-k –Haur Hezkuntzan munduan den eredu onena asmatu duenak— dio pertsona batek, 8 bularreko ume izanda, edo batetik bi urtera bitarteko 11 haur izanda, pedagogia bukolikoa besterik ez dezakeela egin, alegia, ardiak kortxilean eduki. Eta hori bai dela dirua botatzea, ez baititu begirunez hartzen haurren eskubideak, beren ahalmenak. Gobernuak konturatzen ari dira hezkuntzarako ematen ari direnarekin izugarrizko porrota jasotzen ari direla[7].

Hemen aipatzen ari garen haurren ahalbideak eta gizarteak ematen dien itxarobide eskasak elkarren aurka daude. Jendearen ustez, baita familien ustez ere, prestigio eskasekoa da haur hezkuntza –eta bereziki 0-3 urte bitartekoa—. Familia horiek ere ikasi egin behar dute zer den hezkuntzaren kalitatea.

Haurtzarorako hezkuntza zerbitzuekin osatu behar da familiaren irudia gaur egun. Zerbitzu horiek beharrezkoak dira ez bakarrik emakumeen prestakuntza  eta lana ahalbidetzeko. Familiaren hezkuntza osatuko duten hezkuntza inguruneak dira. Eskolak prest egon behar du familien arteko trukea eta sozializazioa egingo duen tokia izateko (eta frogatzen ari gara baliabide ezin hobea dela gizarteratze egoki eta goiztiarra egiteko gero eta gehiago diren etorkinentzat). Eskolan zabaltzen, aberasten eta ugaritzen dira familiek haurren hezkuntzari buruz dituzten ikuspegiak (izan ere, familiak askotan bakarrik sentitzen dira haurrak hezteko lan garrantzitsuan).

Eskolak, langile ongi prestatuak dituenak, arduratu egin ditzake familiak, kontura daitezen haurtzaroak, bizitzako lehenengo hiletatik hasita, gaitasun izugarria duela funtzio asko gauzatzeko eta antzezteko bizitzaren agertokian. Munduak eskaintzen dien aukera-multzoa hartuta hasten dira haurrak beren aurreneko identitateak eratzen. Eskatu behar dugu aukera-multzo hori zabala eta aberatsa izan dadila, eta, batez ere, hezitzailea.

Gizarteak (eta Administrazioak) premiatzen jakin behar du aurreneko adinekin aritzen diren hezitzaileak modu profesionalean prest egon daitezen beren lana egiteko; beren prestakuntza eta kultura bermatzen dituen titulazioa eduki behar dute.

Hezitzaileek, beren prestakuntza dela eta, arin izan behar dute pentsamenduaren erak aldatzen, eta hitzetan eta keinutan errealitatea interpretatzeko moduak ikusten.. Ulertu egin behar dute zer den dibergentzia, konplexutasunean aritzea, ezjakintasuna onartzea, aniztasunean bizitzea, etab. Hau da, prestakuntza ona duten langileak behar dira, beti teoria eta praktikan prestatzen arituko direnak.

Haur Eskolan garatzen da Hezkuntza izateko Eskubidea, eta hori modu pribilegiatuan egiten da, eta familiaren osagarri izanik. Eta eskubide hori gauzatzeko —besteak beste— nahitaezkoak dira azpiegiturak, tokiak, ratioak, lanbide prestakuntza eta duintasuna, pentsatu eta proposatzeko denborak eta ikasketak.

 

 

 

 

 

4. GUTXIENEKO ESKAKIZUNETARAKO ESKUBIDEA

Hala ere, nola kontrolatu zentroen kalitatea,  0tik 3ra urte bitarteko haurrak hartzen dituzten guzti-guztiena?

Galdera hau historikoa da.

Guk eskatzen ditugunen artean dago gutxieneko eskakizun horiek –Foru Dekretu edo Legearen bidez-- bildu eta betetzea, bai zentro berrietan, bai orain direnetan ere (publiko eta pribatuetan). Hezkuntza Departamentuari dagokio, bada, begiratzea –Hezkuntza Ikuskaritza zorrotza eginez—Nafarroan irekita dauden eta 0tik 3ra urte bitarteko umeak hartzen dituzten zentro guztiak –berdin da nola duten izena edo zein asmoa—bete ditzaten eskakizun horiek (guzti-guztiak).

Hori da, gure ustez, modua duintasunik gabeko egoerak ez izateko gure erkidegoko zentro batzuetan, gaur egun ere irekita dauden horietan.


 

5. SEKTOREAREN PRIBATIZAZIOA ETA MERKETZE DESEGOKIA

5.1 Sarrera

2005eko abenduan, Nafarroako Parlamentuak, UPN eta CDN alderdien bozekin,  zenbait udaletxek aurkeztutako Legegintza-ekimena atzera bota zuen. ILA ekimen horren helburua zera zen: Foru Gobernuak, Hezkuntza Departamentuaren bidez, 0 eta 3 urte bitarteko irakaskuntzaren inguruko zenbait neurri hartzea. 0-3 Haur Eskolen aldeko Udalen Biltzarrak (non 175000 biztanle ordezkatzen dituen bertako 66 erakunde biltzen diren) 14000 sinadurek babestutako ILA ekimena aurkeztu zuen.

Aipatutako biltzarrak, besteak beste, hainbat herritan 0 eta 3 urte bitarteko eskolarik ez dagoela salatzen du.

Nafarroako Gobernuko Gizarte Ongizateko Departamentuak agindutako, eta CIES erakundeak 2001-2002 ikasturteko datuei buruz egindako ikerketa baten arabera, % 72,2k beharrezkotzat jotzen dute zentro bat izatea 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Arazoa da ekimen pribatuko postuak 2.924 direla, eta administrazioarenak, berriz, 2.478. Hortaz, sare pribatuan publikoan baino 446 postu gehiago daude.[8]

Hori dela eta, haur asko kalitate eskakizun minimoak betetzen ez dituzten zentro pribatuetara eramaten dituzte, inola ere araututa ez dauden zentroetara, eta are gutxiago, kontrolatuta daudenetara.  Berriki argitaratu den martxoaren 26ko 2007/28 Foru Dekretuak ere ez die zentro pribatuei inongo arautegirik betetzera behartzen, “haur eskola” izena ez hartzeko baldintza salbu.

Era honetan, bi izendapen finkatzen dira. Foru Dekretuak ezartzen dituen baldintzak betetzen ez dituzten zentro pribatuek “Haurtzaindegia” izena hartuko dute (haurrak zaintzeko lekua, alegia). Eskatzen diren baldintzak betetzea erabakitzen duten zentro publiko nahiz pribatuei “Haur Eskolak” (haurrak hezteko tokia) deituko zaie. Araututako baldintza berriak bete nahi dituzten “Haurtzaindegi” horiei diru publikoa emanen zaie, Udal Haur Eskolei zuzentzen zaien diru sailetik murriztua, hain zuzen.

Zentro pribatuek –Haurtzaindegiek- dauzkaten azpiegiturei dagokienez, gehienek ez dute jolaslekurik; batzuk pisuetan daude; ikasle kopuruari begira, ikasgelak ez dira eskatzen diren neurrikoak; kanpoko argirik ez dute, etab. Han diren langileak, askotan, praktiketakoak dira, titulaziorik gabeak, behin-behineko kontratu eskasak dituztenak, eta, hortaz, lantokiz asko aldatzen direnak.  Langileen lan baldintzak okerragoak izaten dira, ikus baitezakete –argitara atera gabe eta batere kontrolik gabe- esaterako, ratioak handitu eta langileen eskubideak murrizten direla, hezkuntza errentagarritasuna bilatu beharrean, errentagarritasun ekonomikoa bilatuz. 

Osasun-laguntzaren arduraduna mediku-pediatra bat izaten da, mediku bera haurtzaindegi bat baino gehiagorako, eta, horietako askotan ezagutu ere ez dute egiten. Ikuskapenak ez dira egiten. Eta horrela jarrai genezazke gai zerrenda amaiezina eginez. Hau guztia gaur egun dagoen araudiak onartzen du.

Haurtzaindegi pribatuek jendarte-bazterkeria ere eragin dezakete, baliabide gutxiko familiak alde batean uzteko arriskua sortuz.

Argi dagoena da urtez urte eskaintzen diren eskolatzeko plazak behar baino gutxiago izaten direla. Egoera horren aurrean, Nafarroako Gobernuak proposatu zuen, Nafarroa osorako eta 3 urteko epean, Haur Eskolak jartzea eta horretarako, ikasle bakoitzeko 3700 euro inguru ezartzea (diru kopuru hau dauden udal eskola publikoen kostuaren erdia baino ez da). Honek dakar gastuak murriztea azpiegituran, material didaktikoan, haur bakoitzeko profesionalen ratioetan, profesional horien gaikuntzan eta lansarietan... Azken finean, zerbitzuen kalitatea txikitzea ekartzen du.

Hori aurretik izanda, Nafarroako Gobernuak Udalei uzten die kudeaketa, eta horiek bi aukera dituzte: kalitatezko zerbitzua ematea, aurrekontu handiagoa izanik, eta honekin zorrak izatea, ezin baitute beren gain hartu profesionalak hitzarmenen arabera kontratatzeko gastuak, azpiegitura duinen gastuak eta abar; edo, bestela, zerbitzua pribatu bihurtzea, eta hori da udal gehienak egiten ari direna, lehen aipatutako aurrekontuari lotuta.

Azken hau eta 0-3 urte bitarteko Haur Eskoletako kudeaketaren ardura udalengan uzteak sortzen dituen beste ondorio kaltegarriak gelditzeko asmoz, Udalen Legegintza-ekimenak eskatu zuen Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak 0-3 zikloan esku har zezala, haur eskoletan plaza nahiko izatea bermatzeko eta zikloaren kudeaketa bere gain hartzeko. Modu honetan, proiektu batzuen bideragarritasuna zalantzan jartzen dituzten egoerak saihestuko ziren. Aldi berean, jaiotzetik haurren  ikas prozesua egituratzen duten balore jakin batzuk, eta ez besteak, bultzatuko lirateke. Gobernuek oinarrizko eskubideak, hezteko eskubidea barne,  zaintzeko ardura dutela kontuan izanik, hauek bere gain erantzukizun handiagoa hartu behar dute, entitateek, batez ere enpresa pribatuen bidez, har ez dezaten.

Eskola publikoek, beste ezerk baino hobe, justizia, zuzentasuna eta elkartasuna bezalako baloreak bere osotasunean garatzeko aukera bermatzen dute.  Balore hauek bat egin dezakete biziki bilatu nahi den kalitate kontzeptuarekin eta onura ekonomikoak bilatzen dituzten entitateek ez dituzte beti defendatzen.  Baliabide ekonomiko eta erabaki politiko ezak eragiten du kudeaketa pribatuek (gehienbat foru administrazioaren utzikeriagatik udalek hartutako erantzukizunetatik salbuesten diena) dituzten bertuteak udal administrazio gehienak liluratzea. Arduragabekeria hau, bistan dagoenez, guztiz interesatua eta etekinzalea, orokorragoa den joera baten adierazpena da: hezkuntza publikoa pribatizatzera bideratzen duten prozesuak areagotzearen joera, hain zuzen. Prozesu hauek,  lehentasuna pertsonei eman ordez,  errentagarritasuna eta produktibitatea bezalako parametro ekonomikoak bilatzen dituzte, begien bistakoa den moduan, demokratikoagoa den edozein ekimen itoz.

Gaur egun 0 eta 3 urte bitarteko zentroak dauden herrietan, horietako askok titulartasun pribatua dute eta besteak udaleko ardurapean daude. Tafalla, Lizarra, Atarrabia, Tutera, Antsoain, Leitza eta Barañaingo udalek baino ez dituzte kudeatzen 0-3 haur eskolak zuzenean. Iruñeari dagokionez, ireki ziren azken bi haur eskolek kudeaketa pribatua dute. 

5.2. Ikastetxe publikoen kudeaketa ez pribatizatzeko arrazoiak

            0-3 zikloa hezkuntza-ziklo bat da eta, beraz, Administrazio Publikoak bere finantziazioaz eta kudeaketaz arduratu beharko luke; eta ez enpresa pribatuak. Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak Nafarroako hiru urtetik beherako haurren eskolatze egoerak zehaztasunez behatzeko ardura izan beharko luke. Aldi berean, departamentu honi dagokio modu egoki batean  heziketa tarte hau finantzatzea.

 

            Enpresa pribatu batek haur eskolaren baliabide ekonomiko eta pertsonalak nahi duen bezala kudeatzeko askatasuna izan dezake, eta hori ez litzateke horrela izan behar. Eskolaren funtzionamendua bideratzeko irizpideak izan daitezke, hortaz, bertan izaten ahal diren enpresa eta pertsona adina.  Irizpideak hezitzaileak izan daitezke (langileen erosotasuna bilatzea, heziketa eta laguntza taldearen funtzionamendu egokia, zerbitzuaren hobekuntza jarraia eta kalitatea bilatzea); baina era berean baliteke enpresek nahiz eta marketin hori erabili, eskaintzen duten zerbitzua asistentziala baino ez izatea gauza guztien gainetik lantegiaren onura ekonomikoa lortzeko.

 

            Nafarroan kudeaketa pribatuarekin funtzionatzen duten zenbait zentrok hezitzaileen prekarietatea erakutsi dute (kudeaketa publikoko zentroek ez bezala). Gertakari honek langileen aldaketak etengabeak izatea eragiten du (motibazio falta dela, hezkuntza proiektu baten gabezia dela, inpotentzia dela, edota soldata ez duina dela eta zentroetatik alde egiten dute) eta honek, aldi berean, segurtasun eza eta ezegonkortasuna sortzen du. Honek guztiak haurren emozio-garapen egokian eragina izan dezake. Honen adibiderik badugu: bi ikasturteetan hamahiru hezitzaile aldatu zituen eskola edota ikasturte batean hezitzaile talde osoa aldatu zuena.

 

            Lehendik kudeaketa zuzen eta publiko baten bidez funtzionatzen zuen eskola baten (edo eskolaren zerbitzuetako batzuk) kudeaketa pribatizatzea, eskola horretan lan egiten zuen hezitzaile taldeak bertan ez jarraitzea eragin dezake. Hezitzaileekiko haurrek sortutako lotura eta konfiantza apurtu egiten da, hezitzaile berriekin harreman berri bat eratu eta finkatu beharko baita. Gainera, langile berriek (are gehiago talde osoa bada) haurrekin eguneroko ohiturak ezartzeko, barne antolaketa eta funtzioak zehazteko... hilabeteak behar dituzte. Taldeak eta eskolak egonkortzeko denbora behar dute.

 

            Gerta daiteke zentroarentzat ezezaguna den  enpresa batek eskola kudeatzeko lehiaketa irabaztea eta ordura arte eskolan zeuden langileak kontratatu nahi izatea. Enpresa horrek irabaziak eraman beharko ditu, eta horretarako, hezitzaileen soldatetan, heziketa-materialetan, ekipamenduaren berrikuntzan murrizketak egin beharko ditu, hornikuntza enpresa merkeagoak  bilatu...

 

            Gerta daiteke baita ere hezitzaileek eskolaren kudeaketa bere gain hartzea, enpresa bat osatuz eta lehiaketa irabaziz. Talde eta enpresa honek kontratuaren ezegonkortasuna, bere kontra ekonomikoki lehiatu dezaketen enpresen lehia eta udaletxeen aldaketa politikoen gorabeherak jasan beharko ditu.

 

            0-3 urte bitarteko eskolen kudeaketaz arduratzen diren enpresa pribatuek 5-6 urte irauten duten kontratuak izaten dituzte. Lan egonkortasun falta honek langileek motibazioa galtzea eta kezkatzea sortzen dute, eta honek eragin zuzena du haurrekin eguneroko lan egiteko moduan.

            Azkenik, irakasleen egonkortasun ezak eta enpresen arteko konpetentziak ez dute errazten formazio plan bat egitea, hainbat ikastetxetako proiektu eta esperientzien elkar trukaketak dakarren aberastasuna garatzeko, talde hauek guztiek lan merkatu berean lehiatu behar baitute.

 

5.3. Hitz batean

            Haurrek eskatzen duten hezitzeko eskubidea, helduek beren gaitasunei huts egin gabe, administrazio publikoen erantzukizun handia eskatzen du kudeaketa zuzena egiteko, baita 0-3 eskoletan ere. Beste aukera batzuek arrazoi ekonomiko eta politikoak dituzte;


6. 0-3 URTE BITARTEKO ZIKLOAREN ERREALITATEA NAFARROAN

6.1. Nafarroan dauden zentroei dagokienez

Nafarroan 0-3 urte bitarteko haurrentzat den Haur Eskoletako sare publikoak ez die guztiei plaza bat izateko eskubidea bermatzen. Hori dela eta, honelako zentro-motak sortu dira:

a) Sare Publikoan

·         Gizarte Ongizatearen Haur Eskolak (Nafarroako Gobernuaren mendekoak).

·         Udal Haur Eskolak, Udalek kudeatuak.

·         Udal Haur Eskolak; enpresa pribatuek, fundazio edo elkarteek kudeatuak,  Udalekin egindako hitzarmenen .

b) Sare pribatua

·         Irakaskuntzako zentro pribatuak, haurrak 2 urtetik aurrera edo lehenago hartzen dituztenak.

·         Haurtzaindegi pribatuak.

·         Enpresako haurtzaindegiak.

·         “Casas amigas”.

 

Egoera, gure ustez, honako hau da zentro multzo bakoitzean:

6.1.1. Zentro publikoak

6.1.1.1.  Gizarte Ongizatearen Haur Eskolak (Nafarroako Gobernuarenak)

Ratioak

Ratioak handiegiak dira kalitatea bermatzeko.

Langileak

Kontratupeko langileek profil egokiak dituzte irakasteko. Dauzkaten kontratuak administrazio kontratuak dira, mailaren araberakoak, kontuan harturik langile bakoitza zein lanpostutan den.

Zentro hauetan, langile-beharren aldetik, eskasia batzuk aurkitu ditugu. Hona hemen zein:

·         Langile nahikoak ez izatea, ratioek kalitatezko eskola bermatzeko.

·         Langile finkoak izatea lan handiko ordu-tarteak betetzeko (sartzeko garaia, talde-bikoizketak).

·         Pedagogiako koordinatzailerik ez izatea.

·         Aditurik ez izatea; alegia, psikologoa, psikomotrizitateko aditua, arte plastikoetako lantegietan aditua.

Tokiak eta materiala

·         Ez dago toki nahikorik taldeetan bikoizketak egiteko.

·         Ikasgela batzuek ez dute siesta egiteko gelarik, eta bi erabilpen dauzkate, ikasgela eta siesta egiteko gela baitira.

·         Jolasleku guztiek ez dute haur-parkea.

Prestakuntza

·         Oro har, denbora falta da prestakuntza pedagogikoa egiteko.

Itxaro-zerrendak

·         Zentro guztietan itxaro-zerrendak izaten dira matrikulatzeko aldia amaitu ondoren. Aldea dago eskaintzaren eta eskariaren artean.

 

6.1.1.2. Udal Haur Eskolak, Udalek kudeatuak

Ratioak

·         Ratioak oso handiak dira. Egin beharreko lanaren nolakotasunagatik eta ikastetxeen diru-zuzkidurengatik, gero eta behar handiagoa dago gai horri aurre egiteko. Arazo hori izanik, traba egiten zaio haur bakoitzak gutxienez hezitzaile batekin eduki beharreko loturari.

·         Lau talde egin daitezke, taldeak homogeneoago izateko.

 

Langileak

·         Kontratupeko langileek profil egokiak dituzte irakasteko. Dauzkaten kontratuak administrazio kontratuak dira, mailaren araberakoak, kontuan harturik langile bakoitza zein lanpostutan den.

Zentro hauetan, langile-beharren aldetik, eskasia batzuk aurkitu ditugu. Hona hemen zein:

·         Lanean ez dauden langileen ordezkapenei dagokiena, lehen egunetik (Iruñeko  Udal Haur Eskoletan izan ezik).

·         Aktibitate handia dagoen uneetan, pertsonalgoaren beharra.

·         Langileak zahartzen ari dira, plantillak asko berritu gabe. Baja kopuru handia dago, hezkuntzaren sektorean izaten diren gaixotasunengatik.

·         Beharrezkotzat hartzen dira gai hauek: aurretiko erretiroena, lanpostu aldaketena, lanaldi murrizketena eta plantillak indartzearena.

Tokiak eta materiala

·         Lau ikasgela edukitzeko beharra, neskato eta mutikoen taldeetan bereizketa homogeneoagoa egiteko.

·         Eskola batzuek ez dauzkate jolasleku estaliak, ez eta jardueretarako tokiak ere.

Prestakuntza

·         Prestakuntzarako denbora falta da. Ez daiteke kalitatezko hezkuntza eman denborarik ez bada hausnartzeko, ikasteko, irakurtzeko, bateratze-lana egiteko beste hezitzaile batzuekin edo truke-lana egiteko beste eskola batzuetako hezitzaileekin.

Itxaro-zerrendak

·         Udal Haur Eskola guztiek dauzkate itxaro-zerrendak.

 

6.1.1.3. Udal Haur Eskolak, enpresa pribatuek kudeatuak Udalekin hitzarmenak eginez .

Ratioak

·         Ratioak izugarri handiak dira.

Langileak

·         Kudeaketa modu horrek berekin ekartzen du eskola horietako langileen lan prekarietatea.

·         Ez daukate nahikoa langile beren lana halamoduz bermatzeko.

·         Ez dute ordezkapenak egiteko zerrendarik, eta horrelakoetan momentuan erabakitzen da.

·         Nafarroan zuzeneko kudeaketa ez izateak zerbitzuak garestitu ditzake, eta banan-banako irabazi-asmoa bultzatu.

Tokiak eta materiala

·         Ikastetxe guztiek ez daukate toki eta material nahikoa beren jardueretarako (jolasleku estaliak, psikomotrizitaterako materiala etab).

Prestakuntza

·         Denborarik ez dago prestakuntzarako, ezta informazio trukea egiteko ere.

Itxaronzerrendak

·         Haurrentzako eskola guztiek dauzkate itxaronzerrendak.

 

6.1.2. Ikastetxe pribatuak

6.1.2.1. Haurrak 2 urtetik aurrera hartzen dituzten ikastetxe pribatuak.

·         0-3 urte arteko zikloa hausten dute.

·         Berriz ere, txikiak dira ahaztutakoak.

·         Ikasgela hauek eskaintzeko arrazoiak,  behar den ikastetxeetan tokirik ez egotea eta ikastetxe pribatu hauetan irakasleak daudela litzateke.

·         Irakaskuntza pribatuari laguntzen zaio eta publikoari, berriz, kalte egin.

 

6.1.2.2. Haurtzaindegi pribatuak

·         Ia guztiak etxeetako beheko aldean egoten dira, eta ez dira izaten nahiko handiak, sartzen dituzten haur guztientzat.

·         Ez dute helburu pedagogikorik.

·         Ez dago kontrolik lan hori egiten duten langileen prestakuntzari begira.

·         Haur taldeak ez dira homogeneoak izaten, lekua edo langileak falta direlako.

·         Ez da bermatzen haurrek hezkuntza duina izateko duten eskubidea.

·         Arautegirik ez dago haurtzaindegi horiek modu zorrotzean arautzeko.

 

6.1.2.3. Enpresetako haurtzaindegiak

·         Haurtzaindegi horien helburua lan egiten duten gurasoen, familia bizitza eta lanekoa  uztartzea da. Hala ere, non gelditzen dira haurtxoen eskubideak proposamen horretan?

·         Lan hori egiteko prestakuntzarik ez duten langileak dituzte.

·         Helburu pedagogikorik ez dute.

·         Nori ekartzen dio onura horrelako zerbitzuak, haurrei edo enpresaburuei?

·         Adin hauetako haurrak dira erabat ahazten direnak familia bizitza eta lanekoa uztartzen direnean.

·         Industrialdeetan, familiaren ingurunetik kanpo dauden tokiak dira.

 

6.1.2.4. “Casas amigas”

·         Prezio handiak dituzte erabiltzaileentzat.

·         Lan prekarietatea emakumearen arlorako.

·         Erabilera bakarreko tokiak ez dira eta ez dute kaletik zuzenean sartzeko sarrera independente bat.

·         Gizartearen pisuzko premia bati erantzuteko sortzen dira, ez hezkuntza kalitatea dutelako, hauek justifikatzeko esaten den bezala.

·         Haurrekin lan egiten duten langileak ez daude lanbiderako prestatuak.

·         Pedagogia izaerarik ez.

 

6.2. Eskaintzen den hizkuntza ereduari dagokionez

6.2.1. Erreferentzia legal batzuk

Euskararen erabilpenerako Iruñeko Udal Ordenantzak, bere 26.artikuluan dio:

“Haur Eskolen plangintza orokorraren barnean euskarazko haur eskolaratze eskabideak kontutan hartuko dira, gurasoen eskubideak bermatuz”

 

Bestalde, Herri Hizkuntzen edo Hizkuntza gutxituen Europako Eskutitzak bere 7.f artikuluan baieztatzen du:

 “hizkuntza gutxituen edo herri hizkuntzen irakaskuntzarako eta ikaskuntzarako baliabideak eta neurriak jartzea, honetara egokitu diren  estatu guztiek”

 

Eskutitz honek ere bere 8.1 artikuluan zigortzen du:

 “eskolaurreko hezkuntza, hizkuntza gutxituetan edo herri hizkuntzetan bermatua izan dadin agintzen du”

 

 

6.2.2. Egungo euskararen egoera 0-3 urteko zikloan

0-3 urteko zikloan, euskarazko hezkuntzaren egoera larria da, hizkuntza honetan eskaintzen diren plaza kopurua kontutan hartuta.  Adibide paradigmatiko moduan, Iruñako kasua daukagu ondoren zehatzago azalduko duguna. 

Egun Iruñan 11 Haur Eskola daude, Iruñako Udalaren menpe eta 5 gehiago Nafarroako Gobernuko Ongizate Sailaren menpe daudenak.  Hauei 2008 urtarrilean martxan hasi den Jose Mª Huarte eskolakoa gehitu behar zaio.

17 Haur Eskola hauetatik bere hezkuntza proiektua, euskaraz 2 Haur Eskolak soilik aurrera eramaten dute; EI Izartegi eta EI Egunsenti. Gainontzeko 12ak gaztelaniaz eta 2, ingeles-gaztelania[9] eredu elebidunean gauzatzen dira.  Plaza kopuruari dagokionean, gaztelaniako 12 Haur Eskola hauek 977 haurrentzako edukiera dute, ingeles-gaztelania eredu elebidunean berriz 358 plaza, euskaraz aldiz 172 plaza soilik eskaintzen dira.  Hau da, 0-3 urteko heziketa zikloko eskaintzaren %64,8a gaztelaniaz da, ingelesekoa %23,7koa eta euskarazkoa eskaintzaren %11,4a bakarrik.



Datu hauek aurrean ditugularik, euskararekiko diskriminazio esanguratsu bat ikusi daiteke, plazen %11a soilik eskaintzen baita hizkuntza honetan, ingeles-gaztelerako eredu elebidunak gainditzen duelarik portzentaia, 2007/08an %24ra iristen baita.  Datu hauek ez dira hezkuntza  tarte honetan dagoen eskariarekin bateratzen, aurrerago ikusiko dugun moduan.

Hortaz gain, diskriminazio bikoitzaren aurrean aurkitzen gara, plazen kopuruaz gain, eskola hauen kokapena baitaukagu.  Euskarazko eskaintza egiten duten 2 eskolak Txantrean aurkitzen dira gainerako auzoak euskarazko Haur eskolarik gabe geratzen direlarik.  Beste auzoetako familiek, plaza hauetako bat hartzeko zailtasunak izatea ondorioztatzen du egunero egin behar diren  desplazamenduak direla eta.  Iruñan dauden euskarazko Haur Eskola bakarrak direlako, ez daude inolako zonaldera atxikita eta familiek ez dute baremazioan puntuaziorik jasoko geografikoki gertu bizi direlako, honek zailtasuna gehitzen duelarik eskola hauetan sartzeko.

Euskarazko plazen eskaerari dagokionean, D ereduko matrikulazio datuetan erreparatzea besterik ez dago.  Hauek, urterik urtera gora doaz, 3 urtetik gorako hezkuntzan, hizkuntza honi dagokionean.

Honetaz gain, 2003. urteko martxoan, Haur Eskoletako aurrematrikulazio epearekin bat etorriz, Errotxapeako eskola berriaren irekiera euskaraz izan zedin eskatzen zuen Plataforma batek, galdeketa bat egin zuen, haien seme-alabak aurrematrikulatzera zihoazen familien artean eta emaitza ondokoa izan zen: %63ak haien seme-alabak euskarazko Haur Eskola batean matrikulatuko lituzkete haien auzoan aukerarik balego. 

Beste alde batetik, ez dugu ahaztu behar, adin tarte honetako euskarazko eskaera antzinatik datorrela.  1995. urtean sortutako komisio batek, udalak Izartegi ez zedin itxi lortu zuen.  Ordutik, hurrengo zentroa euskaraz irekiko zenaren agintza izan zuen udalaren aldetik.  1995. urtean bertan, udaletxeak Mendebaldeako Haur Eskola ireki zuen, erdaraz, nahiz eta Donibaneko Haur Eskola gertu egon, hau ere erdaraz.  Ondoren, gauza bera gertatu zen Mendillorriko Haur Eskolarekin ( 2002. urtea), euskarazko irakaskuntzan eskaera handiena duen auzoa izan arren.  Iruñako udalak martxan jarri dituen azken 2 Haur Eskoletan ingeles-gaztelenia eredu elebiduna hautatu da, nahiz eta famili asko honen aurka agertu eta eskaera soziala handia egon, eskola hauek haien proiektua euskaraz garatzeko.  Kontutan izan behar da, 3 urtetik gorako haurren euskarazko hezkuntzaren aukerak, ingelesezko hezkuntzaren eskaera gailentzen duela, baina hau ez da kontutan hartu, azken eskola hauetan hizkuntza ereduak zehazterako orduan. 

Azkenik, azaldu behar da euskara Nafarroako hizkuntza dela, eta ez ingelesa.  Horregatik, hiritar guztien Hezkuntza eskubideak bermatu behar dira haien seme-alabak euskaraz hezteko, aldez aurretik aipatu dugun indarrean dagoen legeak biltzen duen moduan. 

6.2.3. “Hello eredu” berriaren inguruan.

2004/05 ikasturtean ireki zituen bere ateal “Hello Rochapea” Haur Eskolak, non Iruñeako udaletxeak eredu linguistiko berria martxan jarri zuen: “ingles eredu elebiduna” deiturikoa. Ondorn, eredu honek bere jarraipena izan zuen 2007/08 ikasturtean “Hello Azpilagaña” Haur eskola irekiz, eta orain, 2008ko urtarrilean zentro berria irekiz, Jose Mª Huarte.

Haur eskola berri hauek publizitatzeko garaian, udaletxeak ingles eredu elebidunaz hitz egiten du, baina errealitatea beste bat da, eskoletan hezkuntza proiektua gazteleraz garatzen baita, jarduera gutxi batzuk inglesez egiten direlarik, argi geratzen delarik Iruñeako udaletxeak 2007/08 ikasturterako publikatu zuen idazkian: “Pliego de preinscripciones técnicas que han de regir en la contratación del servicio de educación infantil en las scuelas infantiles Hello Rochapea y Hello Azpilagaña”.

Bertan adierazten da zentroak gaztelera erabiliko duela aprendizai hizkuntza gisa, inglesa jarduera batzuetan sartuz soilik.

Idazkian ez da zehazten zein jarduera mota izanen den, ez eta kopurua, baina argi geratzen da inglesak duen pisua ez dela errealitatean udaletxeak uste arazi nahi duena. Jarduera batzuk inglesez egiteak ez du egiten eskola bat elebidun.

Horrexegatik ez da bidezkoa gurasoei banatu zaien informazioa eredu berri honi buruz, orainarte behintzat udaletxeak eman duen informazioan eskola elebidunez hitz egiten baitu eta ez gaztelerako eskolaz ingleseko jarduera batzuekin, errealitateak erakusten duen bezala.

Bestalde, lehen aipaturiko idazki edo “Pliego” horretan hezitzaileei eskatzen zaien titulazioari buruz esan beharra dago ez dela batere argi eta erregulatua geratzen, Hizkutza eskolako 3. maila ez dutenek beren maila azaldu baitute “postuari egokitzen zaion froga baten bidez”. Zein da maila hori?

Gure aburuz, kontutan hartuz adin hauetan egiten hasten direla egitura sintaktikoak eta hauxe dela oinarri egokia hizkuntza baten aprendizairako, inglesez egin behar diren jardueretan hezitzaileek hizkuntza egoki menperatu behar dute: egitura sintaktiko egokiak, hitz jarioa, hiztegi aberatsa, entonazio egokia, fonetikoki zuzen… Hizkuntza  ez bada ondo erabiltzen, ikasitako egiturak desegokiak edota txiroak badira, hizkuntza horren ondorengo aprendizaia kaltetu dezakete. Hortik hezitzaileen prestakuntza egokiaz. Eta honek ez du ziurtatzen hizkuntza eskolako 3. mailak ez eta zehaztu gabeko froga batek.

Titulazioari dagokionez, adibide gisa baditugu 3-6 urte bitarteko A ereduko eskola publikoak, non gazteleraz egiten diren ikasketak, eta jarduera batzuk soilik euskaraz. Bertako hezitzaileei EGA edo hizkuntza eskolako 5. maila eskatzen zaie. Gure ustetan, “Hello eredu”ko eskola berri hauetan ingleseko 5. maila eskatu beharko litzateke, euskaran egiten den lez.

Azkenik, azpimarratu nahi dugu ez gaudela eredu berrien ezartzearen aurka, bai ordea egiten ari den moduarekin: batetik ez da ziurtatzen hauen kalitatea, eta bestetik familiei saltzen ari zaielako errealitatearekin bat ez datorren eredua.

 

 

 

 

 

7. 0-3 URTE BITARTEKO ZIKLOAREN PLATAFORMA

Aurretik adierazi dugun guztiagatik, eta asaldatuta gaudelako Nafarroako Gobernua 0-3 urte bitarteko zikloari dagokionez nola ari den ikusirik, plataforma hau sortu dugu, adostasun eta sostengu handiz, berriz ere aldarrikatzeko haurrek jaiotzetik duten hezkuntzarako eskubidea, eta 0 eta 3 urte arteko ziloak hezkuntzari begira (ez asistentziari begira) duen garrantzia. Kezkatuta gaude oso, eta jendaurrean salatu nahi dugu Nafarroako Gobernuaren jarduera, ez baitu oraindik arautu hezkuntza ziklo hori.

Hauek osatzen dugu plataforma: Infancia aldizkariaren Erredakzio Kontseilua, Atarrabiako, Antsoaingo, Lizarra, Baztan, Tafalla, Cendea de Olza eta Barañaingo udaletako haur eskolak, Iruñeko Udaleko haur eskoletako eta Nafarroako Gobernuko eskoletako langileak eta , Nafarroan irekita dauden 0-3 urte bitartekoentzako zentroetako gurasoak; Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza eta Gizarte Zientzien Fakultateko Dekanotza, eta Psikologia eta Pedagogia Saila, Herrikoa gurasoen elkartea, Sortzen-Ikasbatuaz taldea, Iruñeko Egunsenti, Haurtzaro eta Mendebaldea haur eskoletako gurasoak, Zizurreko Gurasoen Elkartea, Lizarrako Arieta eskolako guraso elkartea, baita Baztan eta Tafallakoak, eta, azkenik, E.LA. sindikatua, CC.OO.ren Irakaskuntza Federazioa, U.G.T.ren Irakaskuntza Federazioa, L.A.B., eta STEE-EILAS.

Badakigu plataforma hori bat gehiago dela Autonomia Erkidegoetan sortzen ari direnen artean, denak kezkatuta baikaude guztiongan eragina duen gai honekin.

Zenbait topaketa eta bilera egin ondoren, plataformakoek erabaki genuen Adierazpen batean (ikusi eranskina) jasoko genituela ideia komunak. Adierazpen horren alde daude ere bai Nafarroako gizartean, kultura eta artearen arloetan, nabarmen diren lagun batzuk. Horretaz gainera, sinadurak biltzeko ekimena sustatu genuen, eta Hezkuntza Departamentuan eta Nafarroako Parlamentuan aurkeztu. Halaber, hainbat prentsaurreko egin ditugu, eta iritzi artikuluak sustatu. Bestalde, harremanak izan ditugu Parlamentuko talde batzuekin eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Kontseilariarekin.


 

8. 0-6 URTE BITARTEKO HEZKUNTZA ZIKLOAREN ALDEKO PLATAFORMA ESTATALA

Nafarroako plataforma, 0-6 urte bitarteko plataforma estatalaren parte gara ere.[1]

Eranskin gisa aurkezten dugu azken plataforma honek sortu duen manifestua, estatuko haur guztientzat gutxieneko hobekuntzak proposatzen dituena.

Aldi berean, bigarren puntuan adierazi dugun alegazioa eransten diogu. Hauetako asko modu kontextualizatuan aplika zitezkeen Dekretu Foralean (28/2007, 2007ko martxoaren 26koa).

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

9. ESKAKIZUN ZEHATZAK

Zehatzean eta bukatzeko, hauek dira eskatzen ditugunak, horiei buruz erabakitzeko:

1.      Haur guztiek dute, jaiotzen direnetik, hezkuntzarako eskubidea.

2.      Nahi dugu Hezkuntza Departamentuak garatu era arautu dezan Foru Lege edo Dekretuaren bidez, 0-3 urte bitarteko haur hezkuntzako lehen zikloa, eta horretan kontuan har ditzan hezkuntza-aldi horretako ezaugarri berekiak.

3.      Hezkuntza Departamentuak modu zorrotzean begira ditzan 0tik 3 urtera bitarteko haurrentzat irekita dauden zentro guzti-guztiak, bete ditzaten –gehienez ere, hiru urteko epean—gutxienezko eskakizun batzuk; hauek zehazki:

3.1.            Erabilera bakarreko tokietan egon behar dute, eta sarrera berentzako bakarrik izan.

3.2.            Unitate bakoitzeko gela bat izan behar dute, eta horrek bi metro karratu eskola-postu bakoitzeko, eta guztira, gutxienez, 30 metro karratu. Geletan eremu ezberdinduak egongo dira haurrek atseden hartzeko, garbiketa-bainua izateko eta jateko.

3.3.            Sukaldea izango dute eskolan jateko elikagaiak prestatzeko, baita sukalderako biltegia ere.

3.4.            Balio anitzeko aretoa 30 metro karratukoa.

3.5.            Zentroarena izango den jolaslekua, ez 100 metro karratukoa baino txikiagoa.

3.6.            Jolaslekurako materiala edukitzeko gela.

3.7.            Bainugela osoa langileentzat.

3.8.            Bulego bat eta bilera-gela bat.

3.9.            Gurditxoak gordetzeko gela bat.

3.10.        Ratioei dagokienez, hona hemen Europako Batzordearen Haurtzaroari Laguntzeko Sareak ematen dituen gomendioak, Haurrentzako Zerbitzuetako Kalitate Helburuen bidez:

-Heldu bat 4 eskola-postuetarako, 12 hilabetetik beherako haurrak direnean.

- Heldu bat 6 eskola-postuetarako, 12tik 23ra hilabete bitarteko haurrak direnean.

- Heldu bat 8 eskola-postuetarako, 24tik 35era hilabete bitarteko haurrak direnean.

3.11.        Sukaldari bat

3.12.        Garbitzeko-sukaldean aritzeko laguntzaile bat 25eko haur-talde bakoitzeko.

3.13.        Hezitzaileen titulazioak hezkuntza arlokoak bakarrik izango dira.

3.14.        Behar bezalako tituluak dituzten beste profesional batzuk lan egin ahal izango dute 0-3 urteetako zentroetan, hezkuntzari begira, zenbait espezialitate garatzeko: Arte Ederrak, Musika, Psikomotrizitatea.

3.15.        Lan asteak duen denboraren hamarren bat hartuko da haurrekin lan ez egiteko denboratzat, gauzak prestatzeko, etengabeko prestakuntzarako (gutxienez ere, urtean 35 ordu ordainduak), eta beste familia batzuekin harremanetan egoteko.

3.16.        Langile guztiek jaso behar dute lansari duina, lanbide maila bakoitzari dagokiona Administrazio Publikoetan ezarritakoaren arabera.

3.17.        55 urte egiten dituenean, langileak lanaldi murrizketa nabarmena izan behar du, eta 60 urte betetzean, erretiroa hartzeko aukera.

3.18.        Ordezkapenak egiteko zerbitzu egokia egongo da beti, ezarritako ratioei uneoro eusteko.

3.19.        Zerbitzuei buruz erabakiak hartzeko prozesuak parte hartzaileak izango dira, eta aita-amek ere partu hartuko dute zentroaren kudeaketan, parte hartzeko organoen bidez.

3.20.        Zentro guztiek emango dute 0-3 urte bitarteko ziklo osoaren hezkuntza  zerbitzua.

3.21.        Iruditzen zaigu 0tik 3ra urte bitarteko haurren hezkuntzak publikoa eta doakoa izan behar duela. Hala ere, gurasoek diruz lagundu behar badituzte funts publikoen bidez finantzatutako zerbitzuak, diru-ekarpen horiek ez dute izan behar familiaburuak irabazten duenaren % 15 baino gehiagokoak, eta gutxiagokoak ere izan daitezke. Hori balioesteko kontuan hartuko dira per capita dirusarrerak, familiako kideen kopurua eta beste alderdi garrantzitsu batzuk.

4.      Nafarroako Gobernuak eskaini eta finantza ditzan behar diren eskola-postuak, toki entitateekin hitzarmenak eginez (horiek zerbitzu publikoari eusteko nahian, diru kontuekin ito gabe, gertatzen ari den bezala, edota enpresa pribatuekin kontratak egin gabe), eta Foru Erkidegoan Haur Hezkuntzaren lehen zikloak duen benetako eskariari erantzunez.

5.      Halaber, Hezkuntza Departamentuak erantzuna eman diezaion postuen eskariari, bai euskaraz, bai gaztelaniaz; bai eta ager daitezkeen hezkuntza behar bereziei ere.

6.      Nafarroako Gobernuak konpromisoa har dezan Europako Batzordearen Haurtzaroari Laguntzeko Sareak ezarri duen joerari jarraitzeko, sare horrek ezarritako kalitate helburuak bete ditzan (profesionalak prestatzea, langileen lan baldintzak...) .


10. BUKATZEKO…

 

Gure itxaropena da dokumentu honetan azaldutakoak hausnartzeko balioko dietela Parlamentuko taldeei, Eskolar Kontseiluko kideei, bai eta haur txikienentzako hezkuntza politika erabakitzeko erantzukizuna dutenei ere, txiki horiek ere Foru Erkidegoko herritarrak baitira.

 



[1] Plataforma hau osaturik dago: Profesionales de Educación Infantil de Castilla La Mancha, el Sindicato de Trabajadores de la Enseñanza de Castilla La Mancha, la Federación de Servicios Públicos de UGT de Castilla y León, la Asociación de Técnicos de Educación de Educación Infantil de Extremadura, Profesorado del Departamento de Pedagogía e Didáctica de la Facultad de Educación de A Coruña, la Plataforma de Madrid por la Defensa del 0-6 (Federación de Movimientos de Renovación Pedagógica de Madrid, Secretaría de Educación de la CGT de Madrid y Castilla La Mancha, Sindicato de Trabajadores de la Enseñanza de Madrid STEM-STES-i, Federación Regional de Enseñanza de CCOO, Secretaría de Educación de Izquierda Unida, FAPA Giner de los Ríos, Consejo de Redacción de la revista In-fan-cia, Profesorado de Escuelas Infantiles, Casas de Niños y Colegios públicos y Seminario de “Reforma” de Acción Educativa), Junta de Portavoces de Escuelas Infantiles y Casas de Niños de Madrid, la Plataforma Ciclo Educativo 0-3 años en Navarra, la Federación de Enseñanza de CGT, Área Federal de Izquierda Unida Estatal, Federación Estatal de Enseñanza de Comisiones Obreras y la Confederación de STEEs Intersindical.

 





[1] Nico Hirttek “los nuevos amos del a Escuela” liburuan esaten duen bezala, OCDE osatzen duten neurrien artean irakaskuntza azkeneko merkatal gune handi adela gogoratu behar dugu, 875.000 milioi mugitzen dituen altxor bat, munduko auto merkatuak mugitzen duena bezain beste.

[2] Aipatutako Ministerioko Aginduan ere, 11.1 artikuluan jasota dagoena.

[3] Dena den, Ministerioak momentuz bakarrik Ministerioaren proiektu bat egin du, Errege-Dekretu mailarik gabekoa. Errege Dekretu honek kurrikulua eta haur hezkuntzako araudia osatzen ditu. Aurreko araudian (RD 1630/2006 ko abenduaren 29a) bakarrik Haur Hezkuntzako 2. zikloko gutxieneko irakaskuntzak arautzen ditu. Lehenengo ziklokoak, nahitaz, sahiesten ditu.

[4] Puntu hau garatzeko, Alicia Alonsok “Aula de Infantil” aldizkarian 34. alean aipatutako ideiak biltzen ditu.

[5] Ikus prentsa oharra ernaskinean.

[6] Azpimarratutakoa gurea da.

[7] Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (OCDEk) berriki egindako ikerketa batek azaltzen du Haur Hezkuntza nagusitu behar dela, besteak beste, ratioak murriztuz, nahi dugun hezkuntza kalitatea erdietsi behar badugu. Horrelako hezkuntza kalitaterik ez dago ikasgelak, oraingo ratio handiengatik, haur biltegiak badira, eta ez hezkuntza benetan emateko esparruak.

[8] Gaur egun datu berri gehiagorik ez dugu.

[9] Aukera aprobetxatu nahi dugu, eredu honetako hezitzaileei inolako ingelerako titulazio ofizialik eskatzen ez zaiela adierazteko.  Modu honetan, ezin ziurtatu daiteke – inolaz – eskaintzen den hizkuntza eredu honen kalitatea.

Comments